OME eta '#FreeBacon'

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Txintxurreta 2015ko urr. 31a, 00:00

Trending topic bihurtu da aste honetan #FreeBacon etiketa.

Osasunaren Mundu Erakundeak adierazi du saltxitxak, txorizoa eta, orokorrean, txarkuteria jateak minbizia sortzen duela, eta sare sozialak bor-bor jarri dira. 22 adituk egindako txostenean diotenez, prozesatutako 50 gramo haragi egunero jateak %18 hazten du koloneko eta ondesteko minbizia izateko arriskua.

Gure baserrietako eta bertako produktuak, ekologikoak edo transgenikoak, jateari utzi behar diogu? Horiek "noizean behin" jatean omen dago gakoa. Baina zenbatean behin da "noizean behin"? Bada, nork bere ondorioak atera ditzala. On egin!

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak