Talde horretako mezuak begiratzera joan, eta 2.653 mezu nituen irakurri gabe! Aitortzen dut dezente erabiltzen dudala Whatsapp, baina inoiz ez ditut horrenbeste mezu hain denbora laburrean jaso. Bergara, Antzuola, Zumaia, Elgoibar... herri horietako eta gehiagotako 48 gaztetxoz osatutako taldea zen.
Aurkezpenak egiteko Instagrameko eta Snapchateko euren izenak jartzen zituzten, eta ondoren, hauxe idatzi: "Instan nahi diazu segi?". Eurek Instagramera igotako argazkien lotura ugari ere bazeuden, lagunen atsegiteak lortzeko. Arraro sentitu eta taldea utzi dut. Ezagunen taldeetan bai, baina ezezagunenetan?