Hori erabiltzen dugu aitzakia gisa guztiok elkartu, afari eder bat egin eta tertulian egoteko. Dagoeneko egin dugu misteriozko zozketa eta horrekin batera etorri da urteroko buruhaustea: zer oparituko diot?
Kuadrillan askok ohitura dute eskulanak oparitzeko, baina horretan nik pazientzia gutxi! Oraindik ez dut lagun ezkutua-n eta oparietan pentsatzen hasteko denborarik ere hartu eta aitortu behar dut pereza pixka bat ere ematen didala. Seguru irakurle batek baino gehiagok buruhauste bera izango duela...
Animo, zerbaitekin asmatuko dugu-eta. Bide batez, ondo pasa Gabonetan!