Gazteendako aukera paregabea lagun artean eta musikarekin ondo pasatzeko. Dagoeneko neska-mutilak galdezka nituen Whatsapp bitartez ea noiz izango zen hurrengo DJ jaialdia. Tuentitik antzuolar batek ere esan dit Bergarako jaialdira joatekoa dela.
Abendura bitartean horrelako lau saio egingo dira Bergaran. Oñatin urriaren 26an egingo den saioan ere izango naiz. Ikusten da arrakasta izaten jarraitzen dutela DJ jaialdiek, eta gaztetxoak horrelako saioak noiz egingo zain egoten dira. Udako herri eta auzoetako festei erreleboa hartu diete orain DJ jaialdiek.