Azkenaldian, inguruko hainbat auzotako jaiak girotzen egon naiz Gauargi taldearekin kantuan edota DJ moduan: Arrasateko Musakolan, Elgetako Torrealdean, Antzuolako Kalebarrengo festetan eta Oñatiko Zubillagakoetan.
Benetan jende atsegina ezagutzeko aukera izan dut. Primerako harrera egin digute auzo guztietan eta gertuko festa giroarekin disfrutatzeko aukera izan dut, auzotarrekin batera. Txalotzekoa da horrelako festak aurrera eramaten dituztenek egiten duten lana. Eskerrik asko guztioi festa horien parte egitearren, eta hilaren 27an Bergarako Boluko jaietan espero zaituztet!