Horrek zer esan nahi duen? Irailean ospatzen ditugun San Migel jaiak pasa arte, behintzat, herrian ez dela festa girorik faltako.
Baina ez bakarrik Oñatin, inguruko herri eta auzoetan ere badihardute festak ospatzen. Hori nabaritzen da baita jaietan abeslari moduan edota musika jartzen ibiltzen garenon artean; dagoeneko asteburuetako agenda bete-beteta daukat! Hala ere, esan behar dut tristea dela plazak hutsik ikustea.
Nire gomendioa: ez utzi plazak hutsik taldeak euren erromeriak edo kontzertuak ematen ari direnean edo DJa lanean dabilenean, animatu eta dantzatu zuek ere plazetan!