Edota zer egingo zenukeen milioi asko izango bazenitu? Ala zer eramango zenukeen irla bakarti batera? Askotariko ikuspegiak egongo dira galdera hauen bueltan eta lagun arteko solasaldietarako eztabaida sortzeko bezalakoak izan daitezke, hala ere, eta aitortu beharra daukat ez diedala horrelako galderei inoiz zentzu handirik hartu, azken finean, ezingo garelako benetan egoera horietako baten aurrean egon.
Denetariko eztabaidak izan dira horrelako galderaren bati buruz hitz egitean, eta beti egongo da iritzi eta argumentu ezberdinei kontra egiteko modu bat, oso zaila iruditzen baitzait koherentzia osoz jardutea gure ekintza eta pentsaeretan. Bada, zergatik jarraitzen dugu antzuak diren eztabaidetan burua nahasten? Susmoa dut pertsonok amets asko egiten ditugula ez daukagun hori imajinatzen, eta, kontrara, esku artean daukaguna behar bezala baloratzea eta maitatzea kostatzen zaigula.