Batzuetan, barealdian daramatzagu eta gure kabuz kudeatzeko gai gara, kontrako korronterik egongo ez balitz bezala, igeri egiteko gai. Beste askotan, ordea, olatuak handiegiak balira bezala, laguntza beharra izaten dugu, espazio seguru bat, entzunak izango garen igerileku bat. Nire kasuan, familiak eta lagunek eman ditzaketen espazioak bilatu izan ditut emozioak azaleratu eta askotariko egoerei aurre egiteko, eta eskertua nago, ondoan izan ditudalako, igerian jarraitzen dudalako, irmo, behar ditudan heldulekuen jakitun orain. Hala ere, susmoa dut askok ez dituztela halako espazioak aprobetxatzen, zenbait aurreiritzi tarteko.
Momenturen batean gelditu gura izatea, arnasa hartzea eta norbere buruaz hausnartzea, etengabe murgilduta gauden itsasotik bizirik ateratzeko era bat izan daiteke. Atseden hartzeko inguru bat bilatu, barrua askatzen saiatu eta zama arintzeko erabakia hartzea erabaki ausart bat da, epaitua izateari beldurra galtzea bezainbat.