Espainiako Poliziak 5 langile hil eta 100 baino gehiago zauritu zituen. Lantegi ezberdinetako langileek bi hilabete zeramaten greban, eta egun hartan, hiri osoko langile, ikasle eta herritarrak batu zitzaizkien greba orokorrean. Poliziak balaz erantzun zion elkartasunean eta borrokan baturik zen hiriari.
50 urte geroago, badira hamaika motibo herri gisa elkartasunean eta borrokan baturik jarraitzeko. Patronalak irabaziak handitzen jarraitzen du, langileak pobretzearen kontura. Hego Euskal Herrian 307.000 langilek 1.500 euro baino gutxiago kobratzen dute; hauen artean gehienak, emakumeak eta langile migratu eta arrazializatuak. Justizia sozialaren bidean, elkartasuna praktikatu eta elkarrekin borrokatzeko aukera eta betebeharra dugu martxoaren 17ko greba orokorrean.
Duela 50 urteko amets eta min kolektiboak izan daitezela egungo borroka eta itxaropen kolektiboetarako indar.