Kontsentimendua, indiferentzia eta konpromisoa

Erabiltzailearen aurpegia Asier Lauzurika Arrondo 2025ko ira. 9a, 00:00

Bertolt Brechtek idatzitako Mundu honekiko kontsentimenduaren balada-n gogorarazten zigun mundu honetako bortxa eta biolentzia ezinezkoa litzatekeela gure etsipenezko baimenik gabe.

Egun, genozidioak ez dira posible estatu genoziden kirol taldeak edo okupazioaren tranbiak egiten dituzten enpresak baimendu gabe. Antonio Gramscik indiferenteei gorrotoa adierazi eta "betiko errugabeen negar zotina" salatu zuen. Gaur, kritika hutsalera mugatzen direnen koldarkeria salatu eta elkarbizitzaren izenean ezer egin ez baina besteen ekintzak gaitzesten dituztenen pasibotasuna gorrotatuko luke. Jean-Paul Sartrek gure garaiekiko konpromisoa eta bizitzarekiko ardura aldarrikatu zituen, eta hori hitzetan baino gehiago ekintzetan ulertzen zuen. Konprometitu eta har dezagun dagokigun ardura.

Izan gaitezen Israelen boikotaren eta Palestinaren aldeko subjektu aktibo; Gazara bidean den Flotillako ekintzaileak, asteazkenean Bizkaiko errepide eta kaleak hartu zituzten herritarrak, edo ostiral honetan plazak burrunbaz beteko dituzten herrikideak bezala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak