M17, LGTBIfobiaren aurkako eguna

Duela 34 urte erabaki zuen OMEk homosexualak ez ginela gaixo mentalak.

Ezkontzea zein haurrak adoptatzea legez onartu zaigu. Trans pertsonek NANko generoa alda dezakete. Zer gehiago nahi dugu? Hiritar funtzionalak izan gaitezke nortasun agiri, senar-emazte eta seme-alabekin. Ireki zaigu "normalak" izateko aukera. Heteroarauak ordea jarraitzen du gorputzak, identitateak eta desirak diziplinatzen. 

Norbere azaletik ez bada, zaila da zapalkuntzez jabetzea. Azalari utziko bagenio esango liguke tatuaturik duela eskolan jasotako "marikoi" bakoitza. Orbainetan irakurriko genituzke kaleetan bizitako beldurrak, jasotako kolpeak. Azal azpitik entzungo genituzke isildutako desirak eta ukatutako plazerak. Hitz egingo lukete lantokian, familian, komunikabideetan edo osasun sisteman jazarriak diren gorputz eta identitateek. Eta sentituko genuke gureak ere badirela; igandean Argentinan hil zituzten lesbianen azal erreak bezala, Israelen "gayfriendly" bonbek erretzen dituzten palestinarren azalak bezala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak