Ez dut uste inor "iraindu" dudanik; "ironizatu" egin dut eta hitz jokoak erabili ditut errealitate bat aurkezteko – hori da nire idatzien estiloa–, eta, bide batez, nire iritzia eman eta irakurleen hausnarketa eragin nahian.
Baina ikusten dudanez batzuek ironia ulertzen ez dutela, eta argudioak eskatzen dituzunez, hementxe doaz nire zutabean esan nahi nituenak modu aseptikoan, galdera formatuan:
Zergatik emakumeak ezin dira ama santu izan? Eta apaiz?
Zergatik ditu Elizak pribilegio fiskal eta ekonomikoak?
Zergatik inmatrikulatu dituzte herri askotako eraikin eta terrenoak?
Zergatik kristautu izan dute mundu erdia indarrean?
Zergatik Erromako mandamasek, urre artean bizi diren bitartean, kontrakoa predikatzen dute?
Zergatik esan izan dute homosexualitatea gaixotasun bat dela?
Zergatik ezkutatu eta babestu dituzte pederastia kasu pila bat? Portzierto, non dabil Kakux?
Zergatik…? Uf, kabreatzen hasi naiz…
Galdera hauei guztiei –eta beste askori– erantzun logiko bat emateko gai bazarete… argi dago nirekiko mundu paralelo baten bizi zaretela.
(Honaino, serio formatua; hemendik aurrera, ironiara bueltatuko naiz)
Seguru inkisizio santuari gustatuko litzaiokeela esaldia: "Ezberdin pentsatzen dugunon arteko elkarrizketa aberasgarria eta bizikidetza oztopatzen…". Fisioterapia eta masaje saio ederra emango lidakete lehenengo; eta ondo txurraskatu ondoren infernura bidali. A, ez. Orain, Elizak esan omen du infernua ez dela existitzen, eta linboa ere ez… Honi torkemado usaina hartzen diot.
"Ezberdinen arteko bizikidetza baketsua eta elkarrizketa sustatzearen premia"? Homosexualak barne? Edo komodiosmandakoak direnak bakarrik? Beldur gabe kanta dezagun.
Galdera deseroso hauek egin ondoren, gutxienez deskomulgatu egingo nautela uste dut… A, ez. Hori ere ia ezinezkoa dela, inskribatu kopurua ez jaistea komeni zaielako?
Ni munduko erregea banintz… Kristo erruki!
----------
Asier Elorza Gurrutxaga
Bergara