Eo! Badago inor hor? Irakurlerik izango ez dudanez, Infernukua tabernako Jabi filosofoak –goian be... kasu honetan, behean bego– esaten zuenari kasu egingo diot: "Aburrir no, ¡eh!". 24 idatzi eta ia 9 urteren ondoren, beste batzuei tokia lagatzeko momentua heldu da; zutabe baikor honekin agurtuko naiz. "Hor noa!". Plan perfektua diseinatu digute Bergaran. San Juanen ipini behar diguten erraustegian lanpostu ugari sortuko dira eta herriko ekonomia pila bat igoko da. Tximiniatik irtengo diren sulfito, nitrito eta mipito inofensiboak eliminatzeko, Karakaten ipiniko dituzten haize errota-bentiladoreekin ederki banatuko ditugu Euskal Herrian barrena, eta, gutxi batzuk lurrera jausten badira, AHT pasatzerakoan mugituko ditu gorantz, berriro bentilatuz . Haize garbia eta poltsikoa diruz beteta, gasolinaren eta autobidearen kosteagatik arduratu gabe Donostiara joan ahalko gara, bertakoen hondartza zikinaz eta egoera kaskarraz barre egitera…
Eskerrik asko irakurri didazuen guztioi eta hor bua!