Kristo erruki

Erabiltzailearen aurpegia Asier Elorza 2021ko urr. 8a, 00:00

Aurrekuan, txakur kaken arazua konpontzeko irtenbidia azaldu neban, eta orainguan, lagun gehiago egiteko asmuakin, beste mokordo bati buruz idatziko dot.

Ni munduko erregia banintz, amasantu lesbiana bat izendatziakin batera, Patxi aitta santua eta bere papanata guztiak mingainakin relikiak garbitzen ipiniko nittuzke. Gizartea etengabe aldatzen ari da eta hauek ez dute ezer aldatu 2.000 urtean. Ez dotseu ezer exijitu behar? Neurtzeko bi modu dauzkagula dirudi, haiek gizartetik kanpo baleude bezala. Nola onartzen dugu elkarte pribatu matxista honek jasotzen dituen abantaila eta laguntza guztiak? Beste edozein elkarteri onartuko genioke? Eta guk, kasu askotan, gure seme-alabak inskribatu eta filibustero hauen eskuetan lagatzen ditugu. Eliza guztiak musika areto bihurtzeaz gain –Seminarixokoak baino eserleku erosoagoekin–, kristautu zituztenak bezala, fila indian jarriko nittuzke apaiz pederasta eta beraiek babestu dituzten fariseo guztiak eta ostia ederrak banatuko nizkieke; eta ez barkilozkuak... Amen ez. Eman! Eta argi geratu dadila ez daukadala ezer goikoaren kontra. Kristo erruki!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak