Kontuz! Txorongo fresko bat ezkerretara... salto! Diarrea bat eskumaldian... finta!
Txakurrak edozein gauza ikasteko gai omen dia, denok ikusi izan dittugu tximiñokerixa pila bat egitten.
Askotan, pertsonak baiño inteligentiauak diela erakusten dabe... Ez da posible txakur bati etxian kaka egitten erakustia? Munduko erregia banintz, hau konponduta legoke.
Txakur bakoitzai sensore bat ipiñiko notsake ipurtzuluan, eta sensoriai konektauta –wifi mesh bidez–, 2.000 volteko kalanbria emoten daben mikrotxip bat, jabiai perineo inguruan lotuta.
Txakurrak kaka egitteko esfinterra zabaltzen dabenian, descarga que te cagas bat jabiai, adi egon dain plastikuakin txorongua jasotzeko.
Horrekin nahikua ez bada, topautako mokorduekin bizkotxo bat egin eta... Mekauen la mierda!