Ba, bai

Erabiltzailearen aurpegia Asier Elorza 2020ko aza. 8a, 00:00

COVID-19ari buruzko beste zutabe bat? Ba, bai. Ezin ditut ulertu koronabirusari buruz entzuten diren kexak; aztertzen baduzue, onura pila bat ekarri dizkigu: hasteko, ez dago dutxatzeko beharrik, maskara barruan nork bere hats nazkagarria usaintzen du eta.

Urtebetetzeetako ditxosozko patxoak desagertu dira. Puzkerrak be lasai asko bota daitezke –bueno, begiekin usaindu daitezkeen puzkerrak ere badaude–. Zineman ez duzu inorekin besoa ipintzeagatik borrokatu behar. Gainera, maskararekin, kalean ikusten ditudan neska guztiak erakargarriak iruditzen zaizkit –nirekin berdina gertatuko ote da?–. Eta orain, konfinamendua bueltan? Ba, ederki, bake ederra egon litzateke Ibargarai street-en kotxeen zaratarik eta nerabeen parranda barik. Ziur nago COVID-19a ez dutela txinatarrek ekarri, ni bezala nerabeen guraso den batek sortua da. Ez jairik, ez kaleko edanik... Hori bai, egun guztia sare sozialetan – Facebookek sortuko al zuen birusa?–. Ez da nire asmoa inor mintzea, ironiaz aritzea baizik: beraz, COVID-19aren ondorioz norbait galdu duzuenoi, besark... ukalondo-kodo handi bat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak