Monarkia

Erabiltzailearen aurpegia Asier Elorza 2020ko urt. 24a, 08:23

Monarkiaren kontra nago, bai.

Musean lau erregeak tokatuta ere, ez dut hordagorik botatzen handira… Batzuek horrenbeste miresten duten konstituzioaren enegarren artikuluak ez du esaten, bada, denok berdinak garela? Non apuntatu behar da errege izateko? Erregeak nahi ditugula? Derecho de pernada berrezarriko nuke nik, Erdi Arora buelta: etorri vascongadetara, Felipe, eta ezagutu bertako neskak… Eta mutilak.

Hau esanda, nola da posible gure bihotzeko futbol taldearen izena Real Sociedad izatea? Ze izen klase da hori? Eta gaztelaniaz, gainera? Oraintxe aldatuko nuke nik: Ñoñostiarrak edo Giputxasko, adibidez. Eta Athletic? Bizkaitarrak ez dira brexit-arekin enteratu, ala? Atzetik edo Gabarrabarik izan daitezke izen egokiagoak. Gasteizko taldearen izena euskaratu egingo nuke: Alaves=Batera. Eibarren izena ere alda dezakegu; kalean dagoen giroa ikusita, Hey Bar izan daiteke. Euskarak arazo gehien duen probintzian, ezin da hitz politagorik aukeratu: Osasuna… Ole nafarrentzat. Nondik hasi naizen gogoeta hauekin? A, bai… osasun ona opa dizuet denoi, monarkiari izan ezik: Altza Felipe, tru la lai!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak