Arazo puntuala

Erabiltzailearen aurpegia Asier Elorza 2019ko ira. 22a, 00:00

Normalian nere idatzietan umore tokia emotia gustatzen jat, baina oraingo honetan serio jarri behar naiz, asuntua serixua da-eta: puntualitatea. Onartu biharra daukat ez naizela perfektua, defektu bat badaukat gutxienez: puntuala naiz.

Ez dakit zer gertatzen jaten... ezin dot ebitatu... denetik egin dot puntuala ez izateko: tila supositorixuak, barraskilo moko infiltraziñuak... baina ezer be ez... Talde terapia baten parte hartzeko ere apuntatu nintzen, baina geratutako orduan agertu nintzanian bilera bukatzen zegoen –ni baino okerrago zeuden seinaletzat hartu neban–.

Konturatzen naiz nere gaixotasun berdina daukazuen gutxi batzuk bazaudetela –denok medikauta–, esan nahi dotsuet ez zaudetela bakarrik eta denon artean lortuko dogula 10 minutu hoiek gure ordulariari gehitzea. Azkenengo asteetan hobeto sentitzen hasi naiz eta batzutan lortzen dot ordua ez betetzia. Momentu hoietan, gizartean onartua nagoela sentitzen dot... Bide onean noia eta laister guztiz sendatua egongo naizela uste dot. Eskerrik asko zuen ulermenagatik eta laster arte…edo berandura arte...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak