Guardasola

Erabiltzailearen aurpegia Asier Elorza 2019ko ots. 16a, 00:00

Hitz kuriosoa benetan, Guardar del sol, euskaraz erabiltzen den gaztelerako hitzen batura, baina gazteleraz ez da erabiltzen.

Hau da hau… Euskal Herrian ohituta gaude eguzkia ez ikustera eta euria denean –ia beti– guardasola ateratzen dugu; Espainian eguzkia da nagusi eta para aguas-a ateratzen dute. Hau da hau… Beharbada, ez nabil zuzen, eta hitzak beste jatorri bat dauka: se guarda sola-tik etor liteke; aurrekoan taberna baten laga nuen eta bueltan ez zegoen. Hau da hau… Denerako balio du: mendirako makila, bizkarrean hazka egiteko, batzuek alkandorako lepoan zintzilikatzen dute zerbikaletako herniak sendatzeko... Hau da hau... Guardasolak eguzkiaz eta euriaz babesteko balio du eta ez daude gauza asko bi gauza antagonikotarako balio dutenak.

Groucho Marx-ek pelikula baten esaten zuenez, bikarbonatoz betetako makarroiak asmatu omen zituen bere lagun batek: enpatxua sortu eta sendatu batera egiten duen janaria. Guardasola esateko beste hitz bat ere erabiltzen dugu euskaraz, eta argi ikusten da bere jatorria ingelesetik datorrela: ater king, aterpeko erregea. Hau da hau...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak