Idazlea

Erabiltzailearen aurpegia Asier Elorza 2018ko aza. 18a, 00:00

Ikasle garaian, norbaitek esan bazidan GOIENA astekarian hau bezalako artikulu ridikulu eta barregarriak –zentzu txarrean– idatziko nituela, txorotzat joko nuen.

Hizkuntzak erakusten ahalegindu ziren irakasleak deskojonatzen egongo dira –zentzu onean–. Ez zitzaidan idaztea gustatzen, baina tontakeriak beti izan ditut esateko.

Nire lehen idatzia Goienkaria-ko gutunetara bidali nuen 2005eko apirilaren 22an.

Zinema-zale amorratua nintzen eta Novedades aretoa itxi berri zutenez, Kabreauta nago izenburuarekin hau idatzi nuen: Tristia iruditzen jat Bergara moduko herri bat zinema aretorik gabe egotia. Ez dakit zeintzuk diren arrazoiak eta ez ditut jakin nahi, ez baita nire lana; baina diru asuntua bada, pertsonalki nahiago dut, adibidez, herrian palmera eta lora gutxiago ikustea (edo Gabonetako argi gutxiago) zine barik geratzea baino. Dena den, esperantza daukat gai honen ardura dutenek, zerbait egingo dutela Bergara zinema aretorik gabe ez geratzeko.

Kuriosoa da ia 14 urteren ondoren, idatzia aktuala izatea; zinema barik jarraitzen dugu –harridura musuaren emotikonoa jarri nahi nuen amaieran, baina ez dakit nola egin–...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak