Espermatozoide azkarrena

Erabiltzailearen aurpegia Asier Elorza 2018ko eka. 29a, 08:46

Zerbait gaizki egiten dutenean, nire alabei askotan esaten diet, broma giroan: "Pentsatzea nire espermatozoide azkarrenak izan zinetela, imajinatu besteak nolakoak izango ziren...".

Irudikatu pelikula: milioika lehiakor kabroitxo euren artean borrokan lehenengoak izateko. Bigarren heldu dena oraindik fotofinish-a eskatzen dagoela uste dut.

Esaten dute gizonezkoak oso konpetitiboak garela; nola ez, lehiakortasuna odolean daramagu. Beno, kasu honetan, beste likido batean...

Baina gauza bakar batez nago ziur: amaren obulua onena izan zela... Borobilena, erakargarriena... Horrelakoak dira amak. Ni ere, nire amaren obulu onena eta nire aitaren zapaburu azkarrena –edo tranpatiena?– izango nintzen...

Eskerrak eman nahi dizkiet nire gurasoei lasterketa interesgarri horren ondorengo urteetan egindako lanagatik – lasterketan jarritako gogoagatik ere bai, noski–, eta gaur egun nire espermatozoideak hain ondo zaintzearren eta maitatzearren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak