Arriskutsua izan daitekeela bertan dagoen guri buruzko informazioa. Piztu dut ordenagailua eta idatzi dut nire izena eta abizena Google-n… Eta kojonia, zeintzuk dira iruzurti horrek danak? Asier Elorza ni naiz eta ez zatar kuadrilla hori… Kabreoa pasatzeko eta nire mundu txikia indartu nahian, nire herri maitearen izena idatzi dut… Ze? Bergara Rifles? USA? Eskopeta amerikanoak?... Kauen! Bueno ba, Vergara ipiniko dut, gure villa oso inportantea izan zen-eta…. Zein koño da Sofia? Aktoresa bat?... Ze txasko. Nire mundu txikia ez da existitzen ala? Badakit! Kale egingo ez didan zerbait idatziko dut; bergararren ezizena: mokolo…. E? Ze ostia… Begiratu zuek eta flipatu, bestela ez didazue sinistuko. Sarean dagoen informazioarekin kontuz ibiltzea ondo dago, baina hau? Deprimitzeko modukoa da. Ez noa gehiago San Googleri ezer galdetzera… San Whatssapekin jarraituko dut, hor behintzat inportantea sentitzen naiz-eta… Zenbat atsekabe ematen dituen asmatu dugun erlijio berri honek… Hobeto geunden ostiak jaten edo Camerungo herri baten Sofiarekin erriflea erabiltzen.