Musikak daukan boterea zabaltzeko asmoarekin joango gara eta ziur nago kontzertu berezia izango dela.
Memoria egiten hasi, eta leku arraroetan eman ditudan kontzertu bereziak gogoratzen hasi naiz: elkarte gastronomikoetan, parrokietan eta elizetan, mataderia baten, jauregietan, katamaran baten, kalean diru eske, tailer baten, kartzelan.... Beno, egia esan, bi kartzelatan jo dut: Bergarako gaztetxean eta Martutenen.
Askotan gogoratzen didate taldekideek Martuteneko kartzelan jo genuen kontzertua bukatzerakoan mekanikoki esan nuen azken esaldia: "Eskerrik asko denoi etortzeagatik". Ia ostiauta irten ginen...