Nire kasuan, arduratzen nauen fenomeno berezi bat gertatzen jat: ez dakit nola gestionatu oporren bueltako agurrak. Lankideak, familia, lagunak... Badakit protokoloak esaten dabela emakumeei bi patxo eman behar dotsetela eta mutilei eskua, baina garaiak aldatzen ari diren einian, dudak sartzen jataz emakumeei patxoak edo eskua emotean (kobraren bat edo beste jaso ondoren, noski).
Gainera, ez dot uste nere kaktus-bizarrarekin patxoak jasotzea inori gustatuko jakonik, ez hitz egiteagatik askotan aurpegian pegauta geratzen jaten makilai eta krema plastoiez. Eskua emoteari buruz ere badauzkat dudak, enterau naizenetik txirrindulari talde profesional bateko kideek ez dutela elkar eskua emoten birusak ez kutsatzeko. Proposamen bat daukat: zergatik ez ditugu ohiturak aktualizatzen eta hemendik aurrera besarkadak eman bai neska eta bai mutilei?... Bueno, hobeto pentsauta, bestearen besapiak usaintzeko arriskua be badago... Hau da jiria... Eta inuitek bezala sudurrekin igurtziak ematen baditugu? Kar, kar...ez dot uste inor ausartuko denik nere sudurrarekin tope egiten...