Udalak Bergarako zarata mapa garatu duela enteratu nintzenian, nire izaera konpetitiboa dela-eta, interes handiarekin irakurri neban, bizi naizen kalea zenbatgarren sailkatu zen jakitzeko… eta sorpresa, beste kale gutxi batzuekin batera, herriko tokirik zaratatsuenean bizi naiz, toma esa. Txapeldunak.
Asko kostatu zaigu titulua lortzea eta eskerrak emon nahi dotset horretarako topera lanean ibili garen guztioi: goizeko seietako okinei eta beraien karromato zaratatsuei, zazpietako barrenderoei –merkatuko makina zaratatsuenari kaña emoten–, enbragia pikatzen pasatzen diren kotxeei, alkantarillak solte lagatzen dozuenoi, topera azeleratzen dozuen motoristei, gabian garrasika pasatzen diren juergistei, udalari –gero eta kontzertu gehiago bertan antolatzearren–…
Hurrengo ikerketari begira emaitza hobetu eta titulua berriz lortzeko ideiak lantzen ari gara: garai bateko afiladoria eta ijito tronpetistia kontratau auzoan joteko, kotxe eta motorrei tuboskapia kendu, auzoko batukada taldea sortu, "el ke no pita no pasa" kartela jarri…
Beti esaten dot zentroan bizitzeak badauzkala abantailak… leku baketsuetan bizi zaretenok, izorratu…