Euskal izenak Espainian

Erabiltzailearen aurpegia Asier Elorza

Normalean, oporrak pasatzera iparraldera jo izan dugu, baina azken urteetan (epeltasun bila edo…) bizpahiru aldiz hegoaldera joan izan gara, España profunda aldera.

Gauza batek atentzioa eman dit: zenbat euskal izen entzuten diren familia espainolen artean… “Iker, ven paquí”; “parate quieta, Leire”, “Ander…”, “Nagore...”.

Horren zergatia galdetu izan diot sarritan nire buruari. Arrazoiren bat egon behar da, eta hiru hipotesi bururatzen zaizkit:

1-Euskal Herria exotikoa iruditzen zaielako? Ummm, ez dut uste. Niri Afrika beltza exotikoa iruditzen zait eta ez diet nire alabei Zunduri eta Mandungi deitu. 

2-Espainol askok euskaldun izan nahi dutelako eta beraien seme-alaben izenekin hasten direlako? Ummm, ez dut uste. Hori baino lehen zezenketak txapela eta gerrikoarekin egiten hasiko zirela uste dut.

3-Rajoyren taktika bat da? Euskaldunak gustura sentitu gaitezen Espainia aldean?… Ummm, hipotesi zuzena?

Nik proposamen bat daukat hau konpentsatzeko: gure aitona-amonei derrigortutako izen espainolak hasi gaitezen gure seme-alabei jartzen: Natalio, Katiusko, Pancracia, Hermenegildo, Mariano… Marianoooooooo…

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak