Bertsoekin dermatitisa ateratzen jat, kalimotxoa... puaj… pilotan jokatzerakoan, lehenengo minutuan erretiratzen naiz eskuko minarekin, trikitiak ez dost oilo-ipurdirik sortzen, bakailaoa bizkaitar erara… ni fu ni fa, txistuaren soinuarekin belarriko minez bukatzen dot, euskal rock erradikala ez dot sekula gustuko izan, herri kirol eta dantzak? Harri pisutsuak jaso, enborrak txikitxu, hanka zeruraino jaso? Zoratu egin gara, ala?
Denetik probau dot gaixotasun hau zuzentzeko: hipnosia, deskarga elektrikoak, akupuntura, abstinentzia sexuala, puenting-a, GOITB… baina ezer be ez. Psikologoek ere ez diote esplikazio logikorik topatzen, ez dute sekula horrelako kasurik ikusi. Argi dago edozein ezin dela euskaldun izan.
Dena den, euskalduna izateko 2 baldintza garrantzitsuenak betetzen ditudala uste dot: 8 euskal abizen dauzkat eta ez dot sekula ostiarik be ligau…
A… eta euskara? Gai hau beste baterako lagako dot...