Hirugarren Munduari edo herri behartsuei buruzko notiziak entzuten ditudanean, galdera berdinak etortzen zaizkit burura: bertan jaiotzen direnen artean, zenbat talentu berezi egongo dira? Ze aukera izango dute beraien talentua garatzeko? Goiko zerrendan agertzen diren moduko pertsonen fruitua galtzen ari gara?
Ziur nago Afrikako herri pobreenetako baten oraintxe jaiotzen ari den ume batek mundua ahozabalik lagatzeko moduko artelanak egiteko talentua duela… baina ze pena, sekula ez du aukerarik izango…
Seguru nago Afganistanen 12 urterekin ezkondu berri duten burkadun neskatila hori inoiz ikusi den abeslaririk onena izateko jaio dela… baina ze pena… Ziur nago Siriatik ihesi itsasoan itota hil diren mutiko eta neska haiek minbizia sendatzeko modua asmatuko zuketela… baina ze pena… Zenbat aprobetxatu gabeko talentu…
Beharbada, ikuspuntu honetatik ikusita (giza eskubideen ikuspuntutik ikusten ez dugunez), herrialde aberatsoi gogoa sortuko zaigu aukera gabe jaio diren pertsonei laguntzeko…nork daki…