'Mortadelo eta Filemon'

Erabiltzailearen aurpegia Asier Elorza 2014ko abe. 2a, 00:00

Joan zen astean, espero ez nuen opari bat egin zidaten. Mortadelo eta Filemon-en abenturen komiki bilduma bat. Egin nuen lehenengo gauza liburua ireki eta orriak usaintzea izan zen. Zenbat oroitzapen…zoriontasunaren usaina!

Amak askotan gogorarazten dit, nire gelara etortzen zenekoa, korrika eta arduratuta barre algarak entzutean. Rompetechos-en komikiak irakurtzen ari nintzela ikustean, lasai bueltatzen zen ohera, zoratuta nengoen galdezka… 

Francisco Ibañez da umetan irakurtzen nituen komiki gehienen sortzailea: Sacarino, Pepe Gotera, Rompetechos, Mortadelo eta Filemon…  Argi daukat umorea ulertzeko moduan eta nire jakin-mina garatzen eragin handia izan zuela, gaztelaniazko hiztegia aberasteaz gain. Oraindik idazten jarraitzen du eta nik berarekin barre egiten. 

Sentsazio horiek nire alabei transmititzen ahalegintzen naiz eta gau batzuetan beraiekin etzaten naiz Rompetechos eta Mortadelo eta Filemon irakurtzeko. Uste dut beraiek ere pixka bat zoratuta nagoela pentsatzen dutela… 

Eskerrik asko, Ibañez… eta eskerrik asko oparia egin zidanari.

Badaude beste batzuk nire hezkuntzan asko lagundu zutenak ere: Marx anaiak, Clint Eastwood, Tintin, Asterix, Bud Spencer eta Terence Hill... baina horiek beste baterako utziko ditut.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak