Atzerriko 1. mailako futbol partidu baten gertatutako jokaldi baten irudiak ziren. Arbitroak penaltia seinalatu zuen. Penaltia jasan zuen jokalariak, lurretik jaiki zenean, ez zela izan aitortu zion arbitroari. Ondoren, beste taldeko jokalariari eskua eman zion eta partiduak lasai asko jarraitu zuen, penaltia bota gabe.
Txundituta geratu nintzen, nola da posible jokalariak horrela jokatzea? Futbolean jolasten nuenean, beti erakutsi ziguten engainua jokoaren barruan dagoela, eta jokalari eta ikusle izan naizen urte guztietan, ez dut sekula horrelakorik ikusi.
Imajinatzen duzue horrelako jarreraren bat gure gizartean? Zer esango zion entrenatzaileak? Eta taldekideek? Eta jarraitzaileek? Sakonago pentsatzen jarraitu nuen: Zeintzuk dira kirolak irakasten dizkigun baloreak? Gizartearen isla al da? edo alderantziz?.. Justua ez izan arren itxurak eginez etekina ateratzea ondo iruditzen zaigu?... Ontzat ematen dugu?
Behar bada, jokalari honen taldea erraz irabazten joango zen eta, behar bada, bere jarrera ez zen berdina izango Mundial bateko finaleko partidua izan bazen. Baina zergatik ez dugu jarrera hau normaltzat hartzen? Zergatik da notizia? Pentsatzen jarraitzen dut...