Eguraldi kaskarraren gainetik dozenaka lagun batu ginen, herri bezala bikain erantzunez.
Korrikalariek izugarrizko meritua erakutsi zuten eguraldia ikusirik etxean manta artean ez geratuta, baina zuek, boluntario eta ikusle izan zineten guztiok, are gehiago. Benetan txapela kentzekoa herri bezala emandako erantzuna. Guztiok helburu bakarrarekin, guztiok bat eginda. Eredugarria eta pozgarria benetan.
Horregatik, bihotzez, eskerrak eman nahi genizkizueke antolakuntza lanetan ibili garen guztion izenean, eta korrikalariengatik jasotako hainbat zorion agur zuei ere luzatu.
Zuenak ere bai baitira agurrok. Zuek gabe hau ez baitzen horrela gauzatuko. A8M zuek egiten duzuelako handi.
Aipatzekoa ere herriko zein inguruko taberna eta enpresen bultzada. Ezinbestekoak hauek guztiak ere.
Zorionak eta eskerrik asko guztioi.
4. ediziora arte…
----------
Aritz Saidi Olaortua
(A8M, antolakuntza taldea)
Antzuola