"Liburuak irakurtzen"

Erabiltzailearen aurpegia

Irakurtzean bakardadea sentitzen dut. Bakardade gozoa.

Liburua ireki eta, lehen orrian, beste mundu batera joaten naizela amestea da helburua, eta gehienetan lortzen dut. 

Betidanik egon izan den gauza zoragarri eta polita da. Lehen aberatsen eskura zegoena, gaur egun, zorionez, denok disfrutatu ahal duguna.

Jende askori gustatzen zaio bizi garen mundu hau utzi eta liburuetan aurkitzen diren abentura, drama eta mundu xelebreetara bidaiatzea. Baina jendearen beste kopuru handi bati liburuaren azalak ikusteak ere alergia ematen diola ematen du.

Haurtzaroan dibertigarria da, zerbait berria ikasten ari zarelako. Gaztea zarenean, berriz, denbora galtzea dela iruditzen zaizu, eta heldua zarenean denbora falta omen zaizu irakurtzeko. Orduan, noiz irakurtzen dute hain gustuko dutenek? Benetan irakurtzea gustatzen zaigunok beti dugu astia liburuetan agertzen diren herri, hiri, pertsonaia nahiz izaki bitxiez disfrutatzeko. Autobusean, bazkaltzean, atsedenaldietan… liburua hartu eta muturra bertan sartzea gustatzen zaigulako, gure mundua, arazoak… gelditu eta beste mundu batez gozatu nahi dugulako.

Liburu batzuek bizitzaren ikuspuntua aldatzen dizute, beste batzuek irria sorrarazten dizute ezpainetan, badira negar eginarazten dizutenak ere, denak ezin dira gustukoak izan, eta hori da liburuek duten gauzarik politena.

--------------------

Argitxu Zubillaga

Leintz Gatzaga

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.