Badaia mendizerra eta Goros kobak bisitatu dituzte Arrolako mendizaleek

Erabiltzailearen aurpegia Arrola Mendi Taldea 2026ko ekainaren 1a

Gasteizko Otogoien kontzejutik abiatu zuten zapatuan 20 kilometroko ibilbide zirkularra Arrola Mendizale Taldeko hogei lagunek. Ganaltoko gaineko bistez eta Goros kobetako iluntasunaz gozatu zuten. 

Gari soro beteko garaian joan dira mendizale antzuolarrak  Araban dagoen Badaia izeneko mendizerra zeharkatzera. Hango gainetatik ezagunak eta ez hain ezagunak diren inguruak antzeman dituzte: Arkamu mendizerra, Gorbeia eta Marinda gainak, Oro santutegia, Murgia, Zuhatzu-Kuartango, Urkabustaiz (Izarra): "Antzuolatik gertu daude, baina asko ezezagunak egiten zaizkigu", aipatu dute.

Goros izeneko kobetan murgiltzeko aukera ere ez dute alferrik galdu, lurraldeko gune xarmantetako bat izanik. Bi kilometro baino luzeagoko galeriak eta 50 metroko desnibela dauka kobazulo-sareak; hala, sarrerako pasabideak arakatzera ausartu dira, arriskuak hartu gabe. Bukaeran, ohi bezala, tragotxo bat hartu eta ibilbidearen bueltako tertulia egin dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak