Azpeititik hasi genuen 1.000 metro eta 15 kilometroko mendi ibilaldia. Zerua oskarbi egoteak inguruko bista ikusgarriez gozatzeko aukera eman zigun, hiru tontorretara igotakoan. Kostaldea –Zarautz, Zumaia, Jaizkibel, Aiako Harria–, barrualdea –Aralar eta Aizkorriko mendilerroa– eta Debagoienean edo bertatik gertu dauden mendiak –Udalatx, Anboto, Gorbea– ikusi ahal izan genituen.
Argazki gehiago ikusteko, sakatu hemen.