Inguru hau Gorbeiako eremu ezezagunetakoa izan daiteke, eta gu geu ez galtzeko bertako alaba den Mirenen laguntza paregabea izan dugu. Eskerrik asko!!
Ibilbide zirkularra da oraingoa, eta bere natura balioaz gain, pagadi eta paisaia ederrengatik batez ere, historia ondareak ere berebiziko presentzia dauka inguru honek, bertan, Legutioko frontearen baitan, 1936ko azaro eta abenduaren artean, Gerra Zibileko (1936-1939) borroka latzak eman zirelako. Aztarnak ikusi ditugu.
Bide batez, Legutioko herria ere ezagutu dugu, eta bere Erdi Aroko herri egituraren kaleetatik ibilita, gerra garaiko aztarnak gordetzen diren lekukotzak antzeman ditugu. Besteak beste, Debagaraiko gudari askok galdu zuten bizitza fronte honetan. Horren omenez, Itxarkundia batailoiari eskainitako oroigarria ere bisitatu dugu. Beraz, oraingo ibilbidearekin gure historiaren gertakari istilutsu batekin bat egiteko ere gai izan gara.