Andarto-Degurixa-Orkatzategi aldera eginiko irteera

Erabiltzailearen aurpegia Arrola Mendi Taldea 2025ko urr. 13a, 10:23

Urriaren 11n eginiko irteera. Irudia: Arrola.

Honetan hamasei herritar-debagoindar joan gara agian Debagoiena eskualdeak duen tokirik ederrenera: Andarto-Degurixa-Orkatzategi aldera.

Araotzen hasi dugu ibilera, eguraldi ederrarekin. Hasieran, pagadi eta harkaitz artean Andartora igo dugu. Bertatik dakusagu aurrez aurre Degurixa. Haran eder honek poljea edo estepa izeneko eremua osatzen du, hau da, haran luze eta itxi antzeko sakonune bat da, tamaina handikoa, arroka karstikoko mendiartean dagoena, dolinekin osatutako haran lauaz osatua. Ertzak oso maldatsuak dira eta bertan kareharria azaltzen da.

Hemen informazio eta argazki gehiago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak