Pirinioetara joango gara irailaren 20an eta 21ean

Erabiltzailearen aurpegia Arrola Mendi Taldea 2025eko abuztuaren 29a

Gabarditoko aterpea. Irudia: Gabardito aterpea.

Pirinioetara joango gara irailaren 20an eta 21ean, asteburu pasa antolatu baitugu mendi zeharkaldia egiteko: Zuriza-Gabardito izango da lehen ibilaldia eta Gabardito-Castillo d'Acher eta Selva de Oza, bigarrena. Gaua mendiko aterpean igaroko dugu.

Zapatu goizean aterako da autobusa Antzuolatik. Federatuek 55 euro ordaindu beharko dituzte eta ez direnek, berriz, 75 euro. Irailaren 12a da izena emateko azken eguna honako lotura honetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak