Ekainaren 25ean, eguaztenean, izango da Arrola Mendi Elkartearen urteko batzarra: Olarango goiko aretoan izango da, 19:30ean. Bestetik, zapatuan, ekainaren 28an, Karakate-Irukurutzeta-Antzuola mendi irteera egingo dugu zapatuan, ekainaren 28an. Hemeretzi kilometroko ibilaldia da, eta egun pasa izango da, Gaztelu Gain elkartean egingo baitugu bazkaria. 08:00etan elkartuko gara autobus geltokian. Hemen eman behar da izena.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.