Elurra eginez gero, larunbat goizean, martxoaren 15ean, aterako gara Antzuolatik goizean goiz, eta La Pierre de Saint-Martinera joko dugu. Horretarako, 70 euroko prezioa du irteerak, eta barne ditu autobusa, afaria, lo lekua, igandeko gosaria eta asegurua. 18 urtetik beherakoek, ordea, baimen sinatua beharko dute irteeran parte-hartzeko, eta, gainera, nagusi baten ardurapean joan beharko dira.
Izen-emateari dagokionez, martxoaren 5a da azkeneko eguna: labur.eus/eskiirteera2025