Aralar natura parkera joango gara urriaren 12an

Erabiltzailearen aurpegia Arrola Mendi Taldea

Arritzagako kobre meatzea.

Aralar natura parkea ezagutzeko irteera egingo dugu urriaren 12an, Amezketa eta Lizarrusti arteko zeharkaldia, Aralarren eremu ezezagun eta ikusgarrienetako bat baita. Garai bateko Arritzagako kobre-meatzeak eta izotz garaiko haran, fosil eta aztarnetatik igoko gara Errenagako gainetara, Lizarrustiko pagadietatik jaitsiz; bertako aterpetxean egingo dugu bukaera. Guztira, 18 kilometroko ibilbidea da, 1.200 metroko desnibelarekin eta sei orduko iraupenekoa. Izen-ematea hemen; azken eguna, urriak 10.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak