Valderejoko natura parkean izan ginen zapatuan, eta herriko eta bailarako hogei mendizalek –25, autobuseko txoferrarekin– hartu genuen parte. Goiza gris eta euri langarrarekin hasi bazen ere poliki-poliki eguraldi argia eta eguzkitsua izan genuen lagun, nahiz eta hotz egin. Valderejoko Lalastra eta Lahoz haranaren gainetik ibili ginen, parkeak dituen eremu ezberdinak ezagutuz: Villamardones, Vallegrull gaina, San Lorenzo ermita, La Sierra gainak, Recuenco menhirra eta labarretako marrazkiak, ataka ezagunak... eta beti putre edo sai-arre taldeak lagunduta. Hemen informazio eta argazki gehiago.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.