Aiako Harria natura parkea izan da Euskal Herriko natura parkeen proiektuan atzo egin genuen irteera. 23 mendizale animatu ginen ibilbiderako. Lineala izan zen: Sorondo baserri eta aparkalekutik (Oiartzun) irten eta Elurretxeko lepora (Irun) joan ginen, gainez gain inguru ederrak zeharkatuz. Guztira, 16,5 kilometro eta 1000 metroko desnibela. Horretarako sei ordu eta erdi behar izan genituen. Informazio eta argazki gehiago hemen.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.