28 mendizale (arrasatearrak, bergararrak eta antzuolarrak) elkartu gara lehendabiziko irteera honetan. Axpen (Atxondo, Bizkaia) hasten da gure ibilbidea, eta helburua da Anboto mendiari (1.331m) eta bere hegal ezberdinei bira ematea. Ibilbideak eskaintzen dizkigun mendi gain ikuspegiak, berriz, ikusgarriak dira: Alluitz, Aitziki, Untzillaitz, Saibin, Urkiolamendi, Anboto, Izpegi, Orixol, Andasto... gainak inguruan dauzkagu.
Artola lepoa (3.2 km), Genzelai lepoa (4.0 km), Amilla iturria (5.3 km), Asuntze lepoa (7.0 km), Pagazelaiburu (8.3 km), Zabalandi lepoa (9.7 km), Andasto (11.1 km) eta Arratzola (14,7 km.) izan dira ibilbidean zehar zeharkatutako eremuak. Guztira, 15 bat kilometro. Ondo bideam, otsailaren 24n Armañon natura parkea ezagutzera goaz.
Hemen informazio osatuagoa eta argazki gehiago.