Aketegiko plaka berria jarrita

Erabiltzailearen aurpegia Arrola Mendi Taldea 2021ko abe. 20a, 12:12

Arrola Mendizale Elkarteak 1975eko abenduaren 14an igo zuen buzoia garai hartako Aitzuri gainera. 46 urte pasa eta gero, ikerketek dioskute Aitzuri ez, baizik eta Aketegi omen dela gain hau (1.551 metro), eta betidanik ezagutu dugun Aketegi gaina, berriz, Aketegi erpina (1.548).

Hainbat erakundek (mendi federazioak, ehun mendietako anaideen elkarteak, Euskaltzaindiak...) ofizialki onartu dutenez aldaketa hau, Aitzuri gaineko buzoiaren plaka zaharberritzeko zegoenez, Arrolak Aketegi bezala izendatu du garai bateko Aitzuri gaina. Esan ere, orain arte Aitzabal gaina zenari, Aitxuri izena jarri diotela ofizialki.

Helburu horrekin jo dugu Aizgorrira, eta azken elurteek lagatako elurrak zapalduz igo gara gainera. Igoeran, ugatza ikusteko aukera ere izan dugu. Badirudi gure mendi gainetan gero eta ugariagoa dela hegazti mota hau. Behin gainean, plaka berria jarri diogu buzoiari, eta bide batez konturatu gara berandu izan baino lehenago, konponketa batzuk ere behar dituela. 2022an, Arrolak bere 50. urteurrena ospatzen duela, momentu egokia izan daiteke konponketa horiek egiteko.

Ibilbidearen nondik norakoa hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak