Laguna Negratik Pico de Urbionera
Hasteko, baina, Laguna Negratik Pico de Urbionera joan gara. Eguraldi (behe) lainotsu, haizetsu eta eguzkitsua izan ondoren, alaitsu bukatu dugu Urbion eremuan egin dugun ibilbide zirkularra, bertako aintzira esanguratsuenetatik (Laguna Larga, Laguna Helada) pasatuz. Ez dugu aukerarik galdu Duero ibaiaren jaiotzara joateko, eta irudikatu dugu Oportora (Portugalera) nola iritsiko ote den. 14 kilometro pasatxo egin ditugu lehen egun honetan, eta desnibela, berriz, ez askotxo: 726 metro. Lotara Abejar (Soria) herrian dagoen aterpetxera joan gara: Wikiloc.
Rio Lobosko arroila
Bigarren egunean, Rio Lobos izeneko trokartea ezagutu dugu. Euripean izan bada ere, inguru ederrez disfrutatu dugu. Troka artean eta zeruan, putreak. Uretan, berriz, dagoeneko lore gabe dauden nenufarrak, eta lurrean sabina eta pinu gorri zuhaitzak non-nahi. "Puente de los siete ojos" izeneko aparkalekutik irten gara eta lasai-lasai Ucero errekaren jaiotza den aparkalekuraino iritsi gara, 13 kilometro eta hiru bat ordu egin ondoren. Wikiloc.