Larragorrirantz 09:00etan abiatuko gara, Antzuolatik, autoz. Etxaguen eta Oketa arteko ibilbidea –9 kilometro– egingo dugu lehenik; ondoren, Aiao eta Larragorri artekoa –2 kilometro.
13:30ean Aiaoko pagadian bazkaltzea da asmoa. Animatu!
Egitaraua:
9:00: Irteera Antzuolan, Torresoroa parean. Arrolako kideek ipiniko dituzte kotxeak.
10:00: Etxaguen herritik Oketara (1031m) igotzea. Bertan hainbat azalpen eskainiko ditu Mikel Aizpuruk. 13:30: Bazkaria Aiaoko pagadian; norberak eramango du.
14:30: Larragorrin oroigarria eta bertako hainbat xehetasun ikusiko dira.