Arrandai–Koroso bidea berriro zabalik herritarrendako

Erabiltzailearen aurpegia Arrola Mendi Taldea 2015ko api. 20a, 15:07

Zapatuan, apirilak 18, zenbait Arrolako kide eta auzotar, guztira bederatzi lagun, elkartu ziren Arrandai baserria eta Koroso bidea, garbitu, txukundu eta 'berpizteko' asmoekin. 

Urte asko dira (30-40) bide hau itxita zegoela. Ota, enbor, arramaz beteta. Azken urtetan, Arrola Mendi Taldeak, bere eginkizunen artean dauka hainbat bide garbitu, txukundu eta prestatzea berriro erabiltzeko. Tartean daude Uzarraga-Azkarate baserria, Oñatiko bidea, Uzarragako iturria eta azken hau.

Orain herritarren garai da, gure paraje, pagape eta inguruak ezagutu, erabili eta disfrutatzeko. Hortaz animatu, eta ondo zapaldu oinez edo antxintxika gure bideak. Animo!

Argazki galeria

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak