Bertan, urteko irteeren balantzea, urteko balantze ekonomikoa eta datorren urterako pentsaturiko irteerak aipatuko dira, besteak beste. Bestalde, bi urtez juntan egon diren kideek erreleboa luzatuko die hurrengoei.
Elkartetik jakinarazi nahi dugu edonork bolondres bezala juntan sartzeko asmoa izanez gero jakinarazi diezagula arrolamt@gmail.com helbidera mezu bat bidaliz, batzarraren egunean bertan esanez edota juntako norbaiten bidez mesedez. Bolondresik egon ezean, federatuen artean zozketa bat egingo da eta bertatik aterako dira datozen bi urteetarako junta kide berriak.
Batzarraren ondoren, 19:15 aldera, 2014ko Cho Oyuko espedizioaren protagonistetako batzuk hitzaldi bat emango dute Olaranen, batzarra egingo den tokian bertan.
Hemen aurrerapentxo bat: https://www.youtube.com/watch?v=wKKFAas971c