Antzuolatik parte hartze bikaina izan da 37 haur eta 30 heldu, denera 67 pertsona. Zorionak!!!
Eguraldiak ere asko lagundu du, eta ibilbidea polita izan da; bidea orain dela gutxi garbitu dutela ikusten zen. Pinudi handi baten barreneko ibilbidea izan da nagusiki. Agian eguzki izpiak faltan bota ditugu; baita panoramika zabalago bat ere. Baina, mendira joaten garen guztietan bezala, denok pozik, mendi bueltak arima betetzen du-eta.