Ibilbidea egin nahi duenak 9.00etarako egon beharko du Herriko Plazan, eta bertatik ekingo zaio ibilaldiari.
Arrola gainera iritsi eta gero Argileku izeneko etxolan salda eta txorizoa jateko aukera egongo da.
Gauzak horrela, Arrola Mendizale Elkartetik herritar orori gonbitea luzatu nahi diogu urteberri eguneko goiz eder bat mendiaz gozatuaz igarotzeko.
Argazkiekin nahi baduzue ikusi hemen daude iaz ataratakoak:
https://plus.google.com/u/0/photos/105711200290604879482/albums/5963909578999914481
ANIMATU eta ETORRI GUREKIN !!!!